XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hedapena bizkortzen hasten denan eta Lurra basamortu bihurtuz kiskaltzen hasten denean, Gizateria Eguzki Sistemako kanpo aldeko hamaika bat mundu desberdinetan ezarrita egon daiteke; Jupiterren Ganimede eta Kalisto planetetan edo Plutonen bertan.

Han gizakiek eguzki gorri erraldoiaren beroa kiskali gabe jaso dezakete.

Plutondik, eguzki Erraldoi gorriak gaur egun Lurretik baino askoz handiagoa ez du emango.

Are gehiago, baliteke gizakiek espazioan hamar milatik hamar milioi pertsonaraino edukitzeko gauza diren egitura artifizialak eraikita edukitzea, kolonia bakoitza ekologikoki independente izango litzatekeelarik.

Plan hori burutzeko ez dira milaka milioi urte beharko.

Izan ere gaur egun horrelako lekuak ezartzeko adina teknologia bai baitugu eta mende batzuetan espazioa josita utz baitezakegu.

Oztopo bakarrak faktore politikoak, ekonomikoak eta psikologikoak dira.

Horrela hondamendia saihestu ahal izango da eta Gizateriak bere mundu natural eta artifizial berrietan bizirik iraun ahal izango du.

Eguzkiaren heriotza etorriko denean, seguraski gizakumearentzat kanpoko espazioko hiri artifizialek sekreturik ez dute izango.

Beraz, momentua helduko denean prestaturik egongo gara azkeneko katastrofe hori gainditzeko, noski, fetxa urrun horietaraino espezie bezala heltzeko gaitasunik badugu.

Irudian izarrartean bidaiatzeko fikziozko untzia.